XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maitetasuna - heriotza
Mutila - Neskatxa
Ortzi - Yahve
Ni - Euskaldun zintzoak
Otsoa - Gizona
.

Dramatismoa eta dramatismoak intentsitatean irabazten joatea.

Egia gero eta indar gehiagoz adieraztea eta azkenean berba guztiekaz esatea.

Idea baten errepikamen hedatsua azkeneko momentuan aurrerantza egiteko.

Amaierak bibranteak dira beti.

Irakurlearenganako apelazio zuzena:
Agindu
Itaundu.

Iragana kontatzeko oraina erabili (momentuko ekintza bertan sartuaz irakurlea).

Apurketa metrikoak. Apurketa semantikoak. Mirandek bere tentsioa ez bakarrik agertu, irakurlearengan ere sortu egin gura dau.

Askotan emon deust irakurlea ideologizatu gureak sortzen dauen idazlea dala Mirande (seguru nago berak desideologizatzean pentsatuko ebala).

Miranderen ideologia hainbeste nazkatu eta sufritu egiten eutson euskaldun zintzoa ren ideologia osoaren aurka joatea da (antiideologiaren ideologia): Bere bizitzan daukazan eredu guztiei barre egin, protestazko irrintzia (heriotzak berak ere errespetorik merezi ez deutsolarik; bere aurka lagunarena danean, bere alde etsaiarena danean, bere ukazioa bizitzaren ukazioaz batera Nil igitur mors...en) eta puritanismoaren kontra sexoa eta borroka kolore guztiekaz.